Osasungarri Jateko Platera, Harvard T.H. Chan School of Public Health – eko elikadura adituek eta Harvard Health Publications-eko editoreek egindako gida bat da janari osasungarri eta orekatuak prestatzeko – bai platerean edo janari-kutxan eramateko. Kopia bat erantsi hotz gailuan, egunero plater osasungarri eta orekatuak presatzeko oroigarri izan dadin!
- Zure janari gehiena barazki eta fruta izan dadila– plater ½-a:
Saiatu kolore eta mota ezberdinak erabiltzen, eta gogoratu patata, Osasungarri Jateko Platerean, ez dela barazki bezala kontuan hartzen odol azukre galgan eragin negatiboa izateagatik.
- Osoko zerealak hautatu – plater ¼-a:
Osoko eta ukigabeko aleek — gari osoa, garagarra, gari-baiak, kinoa, oloa, osoko arroza, eta hauetaz egindako janariak, gari osoko pasta adibidez – ogi txuriak, arroza txuriak edo beste ale birfinduek baino efektu arinagoa dute odol azukre eta intsulina galgan.
- Proteinen botera – plater ¼ -a:
Arraia, oilaskoa, babak, eta fruitu lehorrak proteina iturri osasungarri eta erabilgarriak dira – entsaladan gehitu daitezke, eta ondo doaz barazkiekin platerean. Murriztu haragi gorria eta saihestu prozesatutako haragia, urdaia eta saltxitxak adibidez.
- Landare-olio osasungarriak – neurri batean:
Landare-olio osasungarriak aukeratu, oliba, koltza, soja, artoa, eguzki-lorea, kakahuetea, eta beste batzuk bezala, eta olio hidrogenatuak partzialki saihestu, kaltegarri diren trans-koipeak dituztelako. Gogoratu koipe kantitate baxuak ez duela “osasungarri” esan nahi.
- Ura, kafea edo tea edan:
Utzi azukredun edariak, esnea eta esnekiak mugatu eguneko bi zerbitzutara, eta murriztu zukua eguneko edalontzi txiki batera.
- Mugi zaitez:
Osasungarri Jateko Platerean zehar korrika ari den irudi gorria aktibo egotea ere pisu-kontrolean garrantzitsua izatearen oroigarri bat da.
Osasungarri Jateko Plateraren mezu nagusia dietaren kalitateari garrantzia ematea da.
- Dietaren karbohidrato mota karbohidrato kopurua baino garrantzitsuagoa da, karbohidrato sorburu batzuk — barazkiak (patata ezik), frutak, osoko zerealak eta babak adibidez, beste batzuk baino osasungarriagoak direlako.
- Osasungarri Jateko Platerak kontsumitzaileei azukredun edariak saihestea ere gomendatzen die, hauek kaloria iturri garrantzitsua baitira — normalean elikagai balio gutxikoak.
- Osasungarri Jateko Platerak kontsumitzaileak olio osasungarriak erabiltzera animatzen ditu, eta ez dio maximo bat jartzen edozeinek egunean koipe iturri osasungarrietatik hartu behar duen kaloria ehunekoari.
Translation assistance provided by Nerea Martín Calvo and Lierni Orbegozo
Terms of Use
The contents of this website are for educational purposes and are not intended to offer personal medical advice. You should seek the advice of your physician or other qualified health provider with any questions you may have regarding a medical condition. Never disregard professional medical advice or delay in seeking it because of something you have read on this website. The Nutrition Source does not recommend or endorse any products.